GURI BURUZ
Ramon eta Amaia gara, eta Pirinioetako herri txiki batean rafting eta kayak enpresa bat martxan jarri ostean, 2007an Donostiako AloKayak sortu genuen. Alde batetik Kontxako badian gure hastapenetara itzulera izan zen eta bestetik turismo aktiboan pilatutako esperientzia aplikatzeko aukera.
Donostian hazi ginen eta hor sortu zen kayakarekiko zaletasuna. Badakigu ingurune pribilegiatu bat dela eta gugana hurbiltzen diren guztiekin partekatzea gustatzen zaigu, badiaren txokorik ezkutuenak erakutsiz.
Hasieratik lehenetsi ditugu kayak eta SUP jarduerak Kontxako badian eta zure bisita ahalik eta atseginena izan dadin saiatzen gara. Kokapen pribilegiatua dugu bai hondartzan bai portuan. Zentro txiki bat gara, zure beharrizanak zerbitzu atseginarekin eta baldintza ezin hobeetan materialarekin zerbitzatzen saiatzen dena. Zure esperientzia Donostian egindako egonalditik gogoratzen duzun gauzarik onena izatea nahi dugulako. Zatoz eta ezagutu ingurune eder hau!
RAMON ETXANIZ
Donostian jaio eta laster bihurtu zen ur-kirol zalea. Hamalau urterekin kayak ikastaro bat hartu zuen ATSS klubean eta ordutik ez da geldirik egon ikastaroak emanez eta lehiaketa mailan praktikatzen. Itsasoa eta naturarekiko erakarpena izan zen ingeniaritza ikasketak uztea eraman zuena eta gustuko zuena bere lanbidea bihurtzera. Urteetan pasa ahala, oraindik dei hori sentitzen du eta saiatzen da trasmititzen Alokayak-en. Lehiaketa mailan slalom 89. Munduko txapelketan eta Kopan parte hartu zuen eta urte horretatik aurrera lagun batzuekin batera rafting enpresa bat sortu zuen Pirinioetan. Bitartean kayak espedizio anitzetan izan da: Maroko, Uganda, Zeelanda Berria, Txile, Estatu Batuetan eta Nepalen. Hori bai, Donostian badago erraz aurkituko duzu badian edo Zurriolan arraun egiten.
AMAIA EGUREN
Amaia aloKayakeko burua da. Egunez egun arreta handiz kudeatzen du dena primeran antolatuta egoteko eta gure ekintzak primeran gozatu ahal izateko. Bere bidai zaletasunari esker aukera izan du beste leku askotan antzeko zentruak nola antolatzen diren ikusteko. Gainera bere esperientzia Pirinioetako rafting konpainia batetan bat balio izan dio aloKAYAK modu hoberenean antolatzeko. Amaiak itsaso eta naturaren inguruko jarduerak gustoko ditu baina era berean lasai egon eta ahal den neurrian toki bereziak bilatzen ditu bai etxetik hurbil edo urrunago. Eta Ismael, Moby Dick-en protagonistaren gisa, badaki kalera atera eta jendearen txapelak botatzeko gogoa sartzen zaionean bidaiatzeko momentua iritsi dela.
ALBERTO QUEMADA (TXEROKI)
Nork ez du Txeroki ezagutzen !. Alokayakeko taldeko beteranoena. Bere bizitza osoa urarekin lotuta dago, slalom entrenatzailea izan da Atletiko San Sebastiánen, aitzindaria Pirinioetako raftingean eta figura iraunkorra Zurriolako hondartzan bere skisurfarekin. Berarekin ez zarela aspertuko ziurtatzen dizugu, beti du pasadizoren bat kontatzeko.
MANU HERNÁNDEZ
Alokayakeko gazteena. Alokayaken txikitatik egon da. Bost urterekin, deskuidatzen bazinen, kayak bat hartu eta uretan bakarrik sartzen zen. Jatorra, hezia, energia amaigabearekin eta topera bizitzeko gogoz, hori Manu da.
LAURA ETXANIZ
Laura, piraguista piraguista familia baten artean gazteena da eta ia saihestezina zen kayaka eta itsasoa gustatuko ez zitzaiola. Oso txikia zenetik anaiek arraunean eraman dute eta surfa probatu arren, beti itzultzen da kayakera. Jatorra, xarmanta eta pazientzia infinitua du....