OHIKO GALDERAK
Hemen maiz egiten diren galderen erantzunak aurkituko dituzu
Beharrezkoa al da esperientzia edukitzea kayak bat alokatzeko?
Alokayak-en ditugun kayakak urperaezinak eta egonkorrak dira beraz alokatu daitezke nahiz eta esperientziarik ez eduki. Bestalde Kontxako badia oso ingurune babestua da eta gurutze gorriko zerbitzua dago edozein puntutan laguntzeko arazorik edukiko bazenu.
Esperientzia behar al da Paddle Surf (SUP) bat alokatzeko?
Ez, ez da beharrezkoa. Baina kontutan hartu behar duzu kayaka baina piska bat zailagoa dela zutik mantendu behar bait zara tablaren gainean (nekatzen bazara belauniko joan zaitezke). Itsasoa piska bat harro bald in badago edo haizea altzatzen bada gehiago kostako zaizu. Hala ere, badia leku oso segurua da paddle-ean ibiltzeko. Guk oinarrizko aholkuak eman eta zuk bakarrik gogoak jarri beharko dituzu!
Utzi al ditzakegu gure gauzak Alokayak-en alokairua irauten duen bitartean?
Bai, gure instalazioak oinarrizkoak dira baina badago leku bat zuen gauzak uzteko. Hala ere, 50 metrotara kabinak daude eta bertan gauzak utzi daitezke giltzapean eta dutxa beroa hartu ekintza ondoren (1.40 €)
Zein da adin minimoa kayakean ibiltzeko?
Kayakean ibiltzeko 6 urte da adin minimoa; beti ere igeri egiten baldin badakite. Sei urterekin haur bat heldu batekin joan behar da. Ume bat bakarrik kayak batean joateko zortzi urtetik aurrera gomendatzen da.
Zer da beharrezkoa kayakean joateko?
Bakarrik bainujantzia, guk txalekoa emango dizugu. Eguraldia fresko badago ideia ona izan daiteke kamiseta termiko bat ekartzea edo eta anorak fin bat. Bestalde oso bero eta eguzkitxua badago likra bat ekar dezakezu babesteko. Uhartetik bueltatxo bat eman nahi baduzu txanklak ekartzea gomendatzen dizugu erosoago ibiltzeko.
Txartelakin ordaindu daiteke?
Egin al daiteke geldialdia uhartean?
Bai. Marea eta jende kopuruaren arabera leku baten edo bestean gelditzeko esango dizugu. Baina beti jeitsi daiteke uhartean eta bertan ibili.
Ba al dago zerbait edan edo jatea uhartean?
Bai. Uhartean taberna txiki bat dago zerbait pikatzeko.
Zenbat denbora behar da uhartera iristeko?
Uhartea oso gertu dago Alokayak-etik. Kayakean 15 minutu dituzu nahiz eta esperientziarik ez eduki. SUP-ean zertxobait gehiago zure trebeziaren arabera. Ordu batekin nahiko izaten da uhartera joan eta bueltaxo bat emateko. Tabernan zerbait hartu edo badian barne ibili nahi baduzu ordu ta erdi hobe izango duzu.