Jarduera Kontxako badia ederrean zehar bidaia ahaztezin batekin hasten da, natura eta historia nahasten diren txokoan.
Santa Klara uhartea bisitatuko dugu. Han ez da inor bizi, baina bere hondartza bitxia donostiarrez betetzen da egun eguzkitsuetan. Hodeiak herabe agertzen direnean, uhartea bakardadez eta misterioz jantzi da.
Portura itzultzean, kayaka utziko dugu, eta arropa aldatu ondoren, Donostiako portua bisitatuko dugu oinez. Bale-ontziak hemendik urruneko garaietan nola irtetzen ziren ezagutuko dugu. XVI. mendean munduko balea arrantzarako portu nagusiena izan zen, eta horren inguruko istorioak jakingo ditugu.
Jarduera Kofradia Itsas-Etxean amaitzen da, eta bertan pintxo bat eta edari bat partekatuko ditugu marinelen kontakizunak entzuten.
BEHARREZKOA IGERI EGITEN JAKITEA
PREZIOAK
5 -10 pertsona: 45 €/pertsona
4 pertsona: 49 €/pertsona
3 pertsona: 59 €/pertsona
2 pertsona: 75 €/pertsona
BEZA barne
Erreserbatu
BARNE:
KAYAKA RIÑONERAREKIN
ARRAUNA
BIDOIA EDO POLTSA ESTANKOA
TXALEKOA
BEZA (21%)
GIDA
ASEGURUA
KONTUTAN HARTU:
Behar ez duzuna gure gunean utz dezakezu.
Diruz edo txartelaren bidez ordaindu daiteke.
EKARRI BEHARREKOAK:
Bainujantzia, toalla eta eguzkitako krema ekartzearekin nahikoa da.
Uhartean bueltatxo bat eman nahi baduzu errezagoa izango duzu txanketekin edo uretako oinetakoekin.
Udaberrian eta udazkenean, eguraldia kaskarra baldin badago, kayakean ibiltzeko zira eta/edo manga luzeko kamiseta eskertuko duzu.